

Inguruko natura
Barruratu zaitez ingurune natural harrigarrian,
hirigune historikotik urrats batera.
IBILBIDE TEMATIKOAK
Maitasunagatik Perutik ekarritako iturria, Argiñetako Hilerriaren magia eta paisaia liluragarrienak, aldamenean daukazunarekin gozatzeko.
Zenita auzoa orain dela 1.500 urte baino gehiago sortu zen, eta bertan dago Elorrioko hiribilduaren jatorria.
IBILALDIAK

Luzera desberdineko ibilbide hauei esker, Elorrioren aberastasun naturala, kulturala eta paisaiakoa ezagutzeko aukera izango dugu. Zeharkatu itzazu Elorrioko auzoak elkarrekin lotzen dituzten bide zaharrak!

Ibilbide honek, ia bere osotasunean, antzinako Durango-Elorrio trenbidearen bide bera egiten du, Elorrio-Apatamonasterio tartean, Arrazolako Bide Berdearekin bat eginda.
Arrazolako bide berdea
Benetako paradisua. Arrazola ibaiko bazterretik zoazela, kareharrizko Alluitz eta Anboto mendiak izango dituzu zaintzaile. Edonork erraz egiteko moduko ibilbidea.

Ibilbide Borobiltsua
ELORRIO - Trenbidearen Naturbidea - ATXONDO - Arrazolako Bide Berdea - BESAIDE - ELORRIO.
GUZTIONTZAKO ABENTURA
![]() ESPELEOLOGÍA | ![]() ESCALADA | ![]() HÍPICA |
---|
ESPELEOLOGIA
HIPIKA
ESKALADA
BESAIDE HAITZULOA
Mundu guztiarentzako aproposa den jarduera hau haitzulo errazean garatzen da, eta, era guztietako formazioak zein koloreak dituenez, liluratuta geratuko zarete. Beharrezko abentura-ukitua daukan proposamena.
HAMAIKA IZPI
Zaldi gaineko osteratxoak, heziera naturala, hastapen-ikastaroak, zaldi gainean Western erara ibiltzeko ikastaroak, hipoterapia, zaldi bidezko coachinga... Mundu kilikagarri hau ezagutu ezazu, paisaia onenaz inguratuta.
BESAIDE HAITZULOA
Jarduera bakun bezain dibertigarri honetan, nahikoa bide errazetatik eskalatzen ikasiko dugu. Grabitatearen legeari erronka botata haitzetik igotzeko askatasuna sentitzen ausartu.
MENDIKO IBILBIDEAK
Euskal mendi mitikoetara igo.
Paisaiak merezi du.
JARDUERA GASTRONOMIKOAK

Berrio Otxoa Kalea 1
48320 Elorrio (Bizkaia)
TURISMO BULEGOA
Jarraitu
Informazio gehiago:
Elorrio,
denbora gelditzen den lekua.
Harremanetarako
TEL: 946 820 164 - 688 776 270
E-POSTA: turismoa@elorrio.eus