MANUEL PLÁCIDO DE BERRIOZABALBEITIA

Elorrioko "Maitasunaren Iturria"ren sortzailea

eta haren mezenas handiena

Manuel Plácido de Berriozabalbeitia (Elorrio 1775 - Madril 1850) Berriozabaleta auzoko Berriozabalbeitia baserrian jaio zen. Ikasketak amaitu ondoren, Peruko Administrazioan lortu zuen lanpostua, eta, bertan, lan-ibilbide arrakastatsua egin zuenez, herrialde haren independentziaren negoziaketan ere parte hartu zuen. Lima, Cuzco eta Charcasko auzitegietako epailea eta Elorrioko mezenas handiena izan zen.

 

Penintsulara itzuli ostean, 1828. urtean, bere ondasunak administratu eta familiari lagundu zion. 1832tik 1833ra, iturriranzko bidearen ezkerraldean kokatutako jauregia eraiki zuen. Lehenengo obra hori asmo handiagoko beste proiektu baten hazia izan zen. Hartara, jauregiaren ostean, Berriozabaletako iturria edo Maitasunaren iturria eraikitzea eta zimenduetatik berreraiki zuen Santa Katalina baseliza zaharra lekualdatzea erabaki zuen.

 

Manuel Plácidok lanak ordaindu zituen, baina, horrez gain, osteko ekarpen handiak ere egin zituen, behar den moduan artatuta egon zitezen. Ageri-agerikoa zen indianoak interes zein izpiritu landu bezain ilustratua zeukala, bere herrikideen bizi-baldintzak hobetu nahi zituela, jaiotza-leku izandako auzunearen itxura formala duindu nahi zuela eta bere oroimen ona betikotu nahi zuela.

BAZTER BEREZI GEHIAGO EZAGUTU  
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.