LEGE INFORMAZIOA

Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak.

 

www.elorrioturismo.eus eta www.visitelorrio.com ELORRIOKO UDALAren jabetzako domeinuak direla jakinarazten dizugu.

 

Hauek dira web orri horien titularraren identifikazio datuak eta harremanetarako datuak:

 

·       Helbide soziala: Elorrioko Udala.

·       Helbidea: Herriko Plaza, 1. 48230 Elorrio. Bizkaia.

·       C.I.F. nº: P 4803900 B

·       Harremanetarako posta elektronikoa: Elorrioko Udala  elorrio@elorrio.eus / Elorrioko turismo bulegoa  info@elorrioturismo.eus

·       Teléfono: Elorrioko Udala (+34) 946 582 712 /  Elorrioko turismo bulegoa (+34) 946 820 164

LEGE-OHARRA

EDUKIAK

Elorriko Udalak, webgune honen bidez, Udalari eta herriari, eta, batez ere, herriaren sustapen turistikoari buruzko informazioa eskaintzen du eta
informazioa zehatza eta egiazkoa izan dadin saiatuko da horretarako aldizkako eguneraketak eginda eta akatsak hauteman bezain pronto zuzenduta. Hala ere Elorrioko Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratuta eta akatsik gabe egotea.

 

Bestalde, webgune honetan argitaratutako informazioak informatzeko baino ez du balio, eta ez du egintza administratiborik ezta ofizialik jakinarazteko balio. Azken horiek legeak horretarako ezarritako bideak erabilita jakinaraziko dira.

JABETZA INTELEKTUALA

www.elorrioturismo.eus /www.visitelorrio.com webgunearen edo atariaren (une honetatik aurrera ataria) eta horien edukien (bereziki, testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) industria-jabetza nahiz jabetza intelektualerako eskubide guztiak Elorrioko Udalari edo eduki horien egile gisa adierazitako pertsonei dagozkie, eta jabetza intelektualaren arauketaren bidez babestuta daude.

 

Elorrioko Udalak ez du hartuko bere gain elorrioturismo/visitelorrio webgunea hirugarrenek erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik, eta erabiltzaileak eskubide horiek hautsiz gero aurkeztu daitezkeen akzio zibilak edo zigor-akzioak egikaritu ahal izango ditu.

 

Administrazioek egin edo gordetako agirien berrerabilera sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean xedatutakoaren ariora arautuko da.

ERABILERAREN BALDINTZAK

1. Erabiltzaileak osagai guztiak ikusi, inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada, horiek aldatu edo aldarazten ez badira, eta erabilerak helburu pertsonalak edo hezitzaileak baditu. Debekatuta dago horren erabilera nahiz aldaketa merkataritza-helburuak erdiesteko, salbu eta Elorrioko Udalak aurretiaz horretarako esanbidezko baimena eman badu. Debekatuta dago, orobat, horren erabilera merkataritza-helburuak erdiesteko, baita webgunetik deskargartu daitezkeen programen manipulazioa ere.

 

2. Debekatuta dago webguneko edukiak eta zerbitzuak indarreko legezkotasunaren aurkako edozein jarduketa egiteko erabiltzea, bereziki, zehaztasunik gabe, ondokoak:

 

  • Elorrioko Udalaren edo hirugarrenen kaltetan jardutea.

  • Baimendu gabeko edozein baliabide erabiltzea webgunean jasotako edukiak eta/edo zerbitzuak aldatu edo horien norabidea aldatzeko, edo helburu horretara zuzendutako ahaleginak egitea.

  • Eduki desegokia edo legezkoa ez den edukia hedatzea, delitua izateagatik, baita xede hauetatik edozein jarduera egitea, hala nola, terrorismoaren apologia, programa piratak, haur pornografia, mehatxuak, maulak, piramide-aberasgarritasunerako eskemak, birusa, artxibo akastunak edo kode hostila edo Elorrioko Udalaren edo hirugarren gain kalteak eragin ditzakeen beste edozein jarduera.

  • Webgunerako sarbidea kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo zailtzea, edo edozein pertsonak zerbitzuaren erabileran eta gozamenean trabak jartzea.

  • Webgunearen edukia eta/edo zerbitzuak modu desegokian erabiltzea, helburuak aintzat hartuta.

  • Webgunearen edukiak eta/edo zerbitzuak edo horietako batzuk merkaturatu edo banatzea.

 

 

  1. Elorrioko Udalak ez du izango webgunean jaso eta Elorrioko Udalarenak ez diren estekek eragindako kalteen gaineko erantzukizunik, ezta horien funtzionamendu egokiaren gaineko erantzukizunik ere.

 

  1. Webgunearen zenbait ataletan, pertsona orok web bidea erabilita orrialde horietako (batez ere, blogak, foroak, youtube) edukia gehitu edo aldatzea ahalbidetu da. Kasu horietan, Elorrioko Udalak ez du berrikusi atal horietan jasotako informazioa, eta ez da bermatu bertan jasotako informazioaren baliozkotzea.

 

  1. Elorrioko Udalak desegokitzat jotako testuak, estekak, irudiak, animazioak, bideoak eta beste edozein eduki aurretiazko abisurik gabe ezabatzeko eskubidea erreserbatu du. Gisa bertsuan, Elorrioko Udalak agintari egokiei webgunean jasotako edukien edo egintza ez-zilegien berri eman ahal izango die.

 

  1. Elorrioko Udalak ez du bermatzen webgunearen eta bertan jasotako edukien funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna. Horrenbestez, ez du izango erantzukizunik eskuragarritasun eta/edo jarraitutasun gabezia horren ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren gain.

 

  1. Elorrioko Udalak webguneko zerbitzuak edo edukiak edozein unetan aldatu edo ezabatzeko eskubidea erreserbatu du.

PRIBATUTASUNA

DATU PERTSONALAK BABESTEKO BERMEA

Elorrioko Udalak erabiltzaileek emandako datuen bilketan nahiz tratamenduan isil-gorde zorrotzari eutsiko zaiola ziurtatu du. Era berean, datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun mailak ezarri dira, eta eskainitako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko eskuraketa eta lapurreta saihesteko eskura dituen baliabide eta neurri guztiak ezarri dira.

 

Datu pertsonalak, halakoak biltzen direnean, behar bezala erabili eta Elorrioko Udalaren fitxategi egokietan jasoko dira. Hala denean, emandako datuak datu horiek biltzeko formularioan deskribatutako helburuak lortzeko bakarrik erabiliko dira. Eskatzen diren izaera pertsonaleko  datuak titularra identifikatu eta hark egiten duen eskabideari erantzuteko baino ez dira erabiliko, edo eskatzen diren zerbitzuak emateko, eta ez dira, gerora, helburu horiekin bateragarri ez den moduan tratatuko.

 

Elorrioko Udalak erabiltzaileei baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datu pertsonalak eman aurretik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Politikari buruzko abisua edo beste edozein informazio garrantzitsu jaso ahal izateko, eta euren adostasuna eman ahal izateko, Elorrioko Udalak datu pertsonalak erabili ditzan.

 

Zure datuak ematen dizkiguzunean, modu zalantzagabean ematen diguzu adostasuna, trata ditzagun, esan nahi baita zure adostasunaren baieztapen argitzat joko dela ekintza hori. Edozein unetan uka zenezake adostasun hori, helbide honetara idatziz: info@elorrioturismo.eus

 

 

ZURE ESKUBIDEAK DATUAK EMATEN DIZKIZUNEAN

DATUETAN SARTZEKOA: Zein datu pertsonalen tratatzen ari garen galde egin diezagukezu.

ZUZENTZEKOA: Oker dauden datuak zuzentzeko eska diezagukezu, eta osagabeak osatzeko.

EZABATZEKOA (Ahanztura-eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu.

TRATAMENDUA MUGATZEKOA:  Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu.

SATUAK ERAMAN AHAL IZATEKOA: Zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzul diezazkizugula eska diezagukezu.

AURKA EGITEKOA: Zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien eta jasotako edukiaren (datuak, testuak, agiriak, musika, argazkiak, irudiak, grafikoa, bideoak, iritziak edo antzeko edukiak) gaineko erantzukizuna egileen erantzukizun esklusiboa da. Pertsona horiek ataria edo osagaiak bidegabe erabiltzeagatik sortutako kalteen (materiala, inmateriala, zeharkakoa, hirugarrenei eragindakoak, edo beste edozein motakoa) gaineko erantzukizuna dute.

 

Webgunearen bidez eskainitako zerbitzuen harpidetzeetan, sarbide-datuak eskaintzen direnetan (erabiltzailearen izena eta pasahitza), erregistratutako pertsonak datu horien nahiz sarbide-datu horien mende egindako ekintza guztiak isil-gordean izateko erantzukizuna izango du. Kontua baimenik gabe erabili badu, edo segurtasunaren beste edozein arau-hauste egin badu, orduan hori Elorrioko Udalari jakinarazi beharko zaio. Erregistratutako esparrutik irten ahal izateko, ondore horretarako gaitutako estekak edo botoiak erabiltzea gomendatzen da.

KUKIEN POLITIKA

KUKIS

Webgunean kukiak (elorrioturismo/visitelorrio webgunearen zerbitzariak orrialdean sartzen den pertsonaren ordenagailura bidaltzen dituen informazio-artxibo txikiak) erabiltzaileak webgune hori behar bezala abian jarri eta ikusteko ezinbestekoa denean erabiliko dira,

 

Kukei esker webguneak “gogoratu” egingo zaituzte, bai bisita batean bai zenbait bisitatan, eta zure lehenespei buruzko informazioa biltegiratuko dute, zuri esperientzia pertsonalizatua, errezagoa eta bizkorragoa eskaintzeko. Haren edukia solik kukia instalatu duen zerbitzariak irakurri ahal izango du. Eduki hori, gainera, anonimoa izango da.

 

Zure disko gogorrean instalatu arren, testua edo zenbakiak besterik ez direnez, ez dira gauza beren kabuz zure ordenagailuko informazio pertsonala atzitzeko, ezta birusik trensmititzeko ere; nabigazioaren arrastoari jarraitzen diote, besterik gabe.

 

Webgunean erabilitako “cookie”ak inoiz ez dira erabiliko izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko.

       

       

      KUKIEN SAILKAPENA

KUKIAK, AKTIBAUTA IRAUTEN DUTEN DENBORA EPEAREN ARABERA

 

SAIOKO KUKIAK

Erabiltzailea web orri batean sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako kukiak dira. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua egiteko behin bakarrik gordetzea besterik interesatzen ez den informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira.

KUKI IRAUNKORRAK

Mota honetako kukien kasuan, datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute eta kukiaren arduradunak definitutako aldian atzi eta trata daitezke datu horiek. Aldi hori minutu gutxi batzuetatik zenbait urte artekoa izan daiteke

       

KUKIAK, KUDEATZEN DITUEN ERAKUNDEAREN ARABERA

 

NORBERAREN KUKIAK

Web orriaren arduradunak sortutakoak dira.

HIRUGARRENEN KUKIAK

Beste erakunde batzuek sortu eta kudeatzen dituztenak dira, hala nola publizitate, pertsonalizazio edo analisi zerbitzuak egiten dituztenek. Hirugarren horiek datu anonimoak eman diezazkigukete.

 

DUTEN HELBURUAREN ARABERA

 

KUKI TEKNIKOAK

Kuki hauek erabiltzaileari aukera ematen diote web orri, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko eta web orriak eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskabide bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bateko erosketa prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak hedatzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.

PERTSONALIZAZIO KUKIAK

Kuki hauek erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin sartzeko; ezaugarri horiek erabiltzailearen terminalean definitzen dira hainbat irizpideren arabera. Adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa eta abar.

ANALISI KUKIAK

Kuki hauek ardunadunari aukera ematen diote haiekin lotutako webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena egiteko eta analizatzeko. Kuki mota honen bidez bildutako informazioa webguneen, aplikazioen edo plataformen jarduera neurtzeko, gune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio profila egiteko eta, hartara, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabileraren datuen analisiaren arabera, hobekuntzak sartzeko erabiltzen da.

PUBLIZITATE KUKIAK MARKETINA

Editoreak eskatutako zerbitzua egiteko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen duten kukiak dira. Editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezelako irizpideetan oinarrituta egiten da.

PORTAERA PUBLIZITATEKO KUKIAK MARKETINA

Editoreak eskatutako zerbitzua egiteko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen duten kukiak dira. Kuki hauek erabiltzaileen portaeraren informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio ohituren behaketa jarraituaren bitartez lortua. Horri esker profil espezifikoa gara daiteke, publizitatea horren arabera erakusteko.

 

 

Ondoren, www.elorrioturismo.eus / www.visitelorrio.com guneetan erabiltzen ditugun funtzioak, kuki motak eta horien xedea definituko ditugu.

 

 

NORBERAREN KUKIA

Erabiltzaileak gure Kukien Política onartzen duenean kuki bat instalatzen duen tresna bat erabiltzen dugu, berriz bisitatzen bagaitu ados dagoela gogoratzeko. Erabiltzaileak kuki hori desinstalatu nahi badu, kukiak desaktibatzeko atalean adierazten diogu nola egin dezakeen.

 

NORBERAREN KUKIA – HIZKUNTZA HAUTATZEA

Hizkuntza lehenesteko kuki bat instalatzen duen tresna bat erabiltzen dugu. Kuki hori erabiltzen dugu erabiltzaileak gure orrian zein hizkuntzarekin nabigatu nahi duen gogoratzeko.

 

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE ANALYTICS. ESTADISTIKA.

Google Analytics portaera analizatzeko tresna bat da. Erabiltzaileak gure webgunea bizitatzen duenean abian jartzen da, webgunea osatzen duten orrietan egiten duen erabileraren parametroak beha ditzagun. Horrek aukera ematen digu gure bisitariei gehien interestzen zaizkien erabilerak zein diren jakiteko eta, modu horretan, webgunearen edukiak hobe ditzakegu. Tresna hori erabiltzen dugu, halaber, birmaketina bezalako display publizitatearen funtzioak eta erabiltzaileen datu demografikoak erabiltzeko.

Link 1

Link 2

Link 3

 

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE

Googleren tresnak erabiltzen ditugu, erabiltzaileak gure webgunea bisitatzen duenean Googleren domeinutik gure orriaren bitartez zuzenean kukiak instalatzen dituztenak. Tresna horiek ez digute bisitariari buruzko datu pertsonalik ematen. Zerbitzu horiek hainbat motatako kukiak instala ditzakete: nabigazio lehentasunak, segurtasunekoak, prozesuetakoak, publizitatekoak, pertsonalizaziokoak, saio egoerakoak, analitikoak, geolokalizaziokoak eta hizkuntza lehentasunekoak. Kuki horiek Googleren mapa interaktiboa erabiltzean deskargatzen dira, gure webgunean iragartzen ditugun empresa eta zerbitzuen kokapena ezagutzera emateko erabiltzen dugunean.

 

Link 1

Link 2

 

HIRUGARRENEN KUKIAK. YOUTUBE

YouTube Googleren plataforma da. Horren bitartez, hainbat kuki instalatzen ditu YouTuberen video bat duen edozein orrian. Kuki horiek YouTuberen erabiltzaile kopurua eta horien portaera neur dezakete, haiek gure webguneetara egiten dituzten bisitak Google kontuarekin lotzen dituen informazioa ere barne dela. YouTube erabiltzen dugu erabiltzaileak gure herriaren eta ingurunearen video turistikoak ikusteko aukera izan dezan.

 

Link 1

Link 2

       

SARE SOZIALAK

Gure webguneekin interakzioan dauden sare sozialek kukiak erabiltzen dituzte bere botoietan partekatzeko. Ez dugu inongo esku hartzerik, kontrolik edo emaitza txostenik; sare social bakoitzari dagokio horien erantzukizuna. Erabiltzaile bat sare social baten zerbitzu kredentzialdun batean erregistratzen denean, baimena ematen dio sare sozialari bere nortasuna gogoratzen duen eta iraungi arte zerbitzuetarako sarbidea bermatzen dion kuki iraunkor bat gordetzeko.

Erabiltzaileak kuki hori ezaba dezake eta sare sozialen bidezko zerbitzuetarako sarbidea ezeztatu, zehazten duen sare sozialean bere lehenespenak eguneratuta.

BAIMENA  

Kukiak zure ordenagailuan instalatu ahal izateko zure baimena izan behar dugu. Baimena espresuki lor daiteke edo, bestela, informatu ondoren, erabiltzaileak gure webguneak bisitatzen jarraitzea erabakitzen badu, kukiak instalatzeko baimena eman duela ulertuko dugu.

 

BAIMENA EZETATZEA

Aurrerago erabiltzaileak baimena ezeztatzea erabakitzen badu, nahikoa izango da “kukiak” botoia sakatzea, “informazio gehiago” atalera joatea eta nabigatzailea kukiak bastertzeko konfiguratzea. Erabiltzaileak historia era ezabatu egin beharko du ordu arte instalatutakoak ezabatzeko.

 

KUKIAK DESAKTIBATZEA

Edozein arrazoirengatik erabiltzaileak erabakitzen badu ez duela nahi bere ordenagailuan kukiak instalatzerik, bere nabigatzailea konfiguratu beharko du,

 

 

MICROSOFT EDO APPLE SISTEMA ERAGILEETAN KUKIAK DESAKTIBATZEA

Ondoren, nabigatzaile erabilienetan kukiak desaktibatzeko behar den informazioa biltzen duten estekak emango ditugu:

 

 

Internet Explorer          +INFO

Firefox                          +INFO

Chrome                        +INFO

Opera                          +INFO

Safari                           +INFO

 

 

ANDROID ETA IOS SISTEMA ERAGILEETAN KUKIAK DESAKTIBATZEA

Ondoren, nabigatzaile erabilienetan kukiak desaktibatzeko behar den informazioa biltzen duten estekak emango ditugu:

 

 

Firefox      +INFO     +INFO

Chrome    +INFO     +INFO

Opera       +INFO     +INFO

Safari                        +INFO

  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.