
Kondairak eta Mitoak
Ibilbide hau oso egokia da kuriosoentzat. Elorrioko istorio, pasadizo eta ondoen gordetako sekretu guztien berri izango duzu.Aurrerapena: Sevillako Giralda ez dago Sevillan bakarrik.
Zer esan nahi du ELORRIOK?
Ezustekoz betetako jauregiak
Basilikari buruzko bitxikeriak
Iturrizoro
Errebonbilloaren kondaira
Bizkaiko zaindariak
Erabilera anitzeko gurutzadurak
Marka eta logotipoen jatorria

Zer esan nahi du ELORRIOK?
San Pio kalea
Bitxikerien ibilbide honi hasiera emateko, Elorrioren izena nondik datorren azalduko dizugu. Euskaraz, elorria zuhaitz-mota bat da, eta zuhaitz horretako fruitu gorriak izendatzeko ere erabiltzen da termino hori.
Inguruan, elorri-zuhaixka ugari daudenez, Elorrio (elordia) izena jarri zioten. Hori dela eta, hiribilduko armarrian, elorriaren hostoa agertzen da gazteluaren siluetaren alboan.
Bi ikonoak elkarrekin agertzen direnez, badirudi udalerriko ondare kulturala eta naturala nabarmendu nahi dutela.
Kanpokaleko Ateraino hurbiltzen bazara, San Pio kalean, horrelako hostoak ikusi ahal izango dituzu, baita harresi zaharrean zutik geratzen den ate bakarra ere.

Ezustekoz betetako jauregiak
Elorrioko zenbait jauregitan sartzean, ezusteko bat baino gehiago hartuko duzu.
Urkizu Jauregia, egia esan, banku-erakundea da (Laboral Kutxa). Zuk zeuk egiaztatu ahal izango duzu Berrio-Otxoa kaleko 5. zenbakian, Errebonbilloaren parez pare. Eraikina inguratu eta atzeko aldera bazoaz, eraikina duen zubia ikusiko duzu ibaiaren gainean. Antzina, zubi horrek jauregia eta lorategia lotzen zituen. Gaur egun, lorategia zegoen lekuan aparkalekua dago; eta zubiaren gainean dagoen eraikina, ingeleseko akademia da.
San Pio kaleko 1. zenbakiko Arabio jauregia ere banku-erakundea da (Kutxabank).
Berrio-Otxoa 27ko Altzerreka Mendiola Jauregian, ordea, Alkartu Sozietate Gastronomikoa dago. Euskadin, "txoko" izena ematen zaie sozietate horiei.
Euskal txokoak barrutik ezagutu nahi badituzu, Buzkantza Jaian izango duzu horretarako aukera, abenduko zubian. Egun horretan, txoko guztiek ateak irekitzen dituzte, urte horretako lehiaketako lau odoloste finalisten hautaketa dastatzeko eta gustukoen duzunari botoa emateko.
Urkizu Jauregia: Berrio-Otxoa 5.
Arabio Jauregia: San Pio 1.
Altzerreka Jauregia: Berrio-Otxoa 27.


Basilikari buruzko bitxikeriak
Herriko Plaza
Basilika atzeko aldetik inguratuko dugu, bertako istorioak kanpotik barrurantz ezagutzeko.
Elorrioko giralda.
Kanpandorrea.
Kanpandorrea eraikitzeko azken fondoak Sevillatik iritsi ziren, honako oharrarekin batera:"Giralda bezala eraiki dadin".
Izan ere, basilikaren kanpandorrea Sevillako Giraldaren kopia da, eta ia 5 metroko giraldatxoa ere eduki zuen goiko aldean. Azken giraldatxoaren besoa gordetzen da oraindik.
Giraldatxoaren besoa Santa Ana komentuko lekaimeek dute gordeta.
Azken giraldatxoaren beso bat mojek daukate gordeta Santa Ana komentuan
Durangorako bidean atxilotu zuten, ezkutatu nahian zebilela; eta apirilaren 30ean, Elorrioko plazan urkatu zuten. Gorpua zatitu eta gorputz-adarrak zenbait leku publikotan jartzeko agintzen zuen epaiak, baina apaiz batzuek, ordea, gorpua bildu eta elizara eraman zuten, bertan ehorzteko asmoz.
Gorpua zatitzeko ardura zuen alkateak horren berri izan zuenean, eta elizako atea itxita zegoela ikusirik, aizkorakadaka irekitzeko agindua eman zuen; horren aurrean, apaizek atea irekitzea erabaki zuten. Ez zuen gorpurik aurkitu.
Lapurrari hilerrian ehorzketa sakratua eman zitzaiola jakin zutenean, horren kontra agertu ziren herritarrak, eta hilobitik atera eta hiribildutik kanpo lurperatu zuten. Gero, burezurra landu zuten elizako fatxadan, antzekorik egitea bururatzen zitzaion beste inori ohartarazteko.
Elizako dorrearen eraikuntza
Elizako kanpandorrea auzokideen limosnei esker eraiki zen. Limosnarik eman ezin izan zutenek materialak garraiatu zituzten, baita jaiegunetan ere, eta obran parte hartu zutenei induljentzia eman zitzaien berrogei egunez.
Induljentziak ez du, berez, bekaturik barkatzen, baina fededunek beste era batera garbitu beharko lituzketen aldi baterako zigorrak salbuesten ditu.
Burezurra
Kanpoaldean zizelkatuta dago, eta bere jatorriari buruzko istorio bitxia azalduko dizugu.
1647ko apirilaren 2an gertatu zen dena, gauerdi bueltan. Domingo de Trotiaga durangarra Etxebarriko San Agustin elizako sagrario aurrean piztuta zegoen zilarrezko lanpara handia lapurtzen ausartu zen, atea kolpeka eraitsi ondoren. Horren ondorioz, txakurrak zaunka hasi eta auzokoak ohartu egin ziren.
Burezurra elizatik kanpo dago kokatuta, absidearen kanpoaldean,
Errebonbilloaren aurrean, hain zuzen ere.
Basilikako koruaren istoriatxoa
Basilikako koruko obra Juan de Barasibarrek hasi zuen 1627an, eta Rafael de Garaizabal harrobi-maisuak amaitu zuen, 1632an. Erdiko arku eskartzano handia zabal-zabala denez (hamahiru metro baino gehiago ditu), zalantza sortu zen, ea egonkorra izango ote zen ala ez.
Sendoa zela egiaztatzeko, Garaizabalek bere bizia arriskatu eta klabearen azpian jarri zen (arkuko erdigunean), eraikuntzarako erabilitako euskarriak kendu zituztenean.
Nahikoa apustu egon ziren zentzu batean eta bestean, eta Garaizabalek dirutxoa irabazi omen zuen.

Ezagutu SORTZEZ GARBIAREN BASILIKA.


Iturrizoro
Herriko Plaza
Plazan dagoen iturriari "Iturrizoro" esaten diote. 250 urte baino gehiago ditu, eta 5 belaunaldi hornitu zituen urez, harik eta txorrotako ura iritsi zen arte. Inguruko bizilagunei ura emateaz gain, elkargunea eta txutxu-mutxuen lekua ere bazen.
Iturrizoro esaten zioten, iturriko ura edaten zuten guztiak erotu egiten omen zirelako.
Eibarko ehiztari ausartak ere ez ziren bertatik edaten ausartzen, eta txakurrei ere heldu egiten zieten edan ez zezaten. Eta zu? Ausartuko zara Iturrizoroko ura dastatzen?
Plazan bertan, Errebonbilloaren eta Basilikaren aurrean.

Informazio gehiago lortzeko, esteka honetan sakatu.
Errebonbilloaren kondaira
Brontzezko estatua hau Errebonbillo bat da. Kapitainak tiro egiteko ematen zuen agindutik datorkio izena: “Erre bonbilloa!”. Urriko lehenengo igandean ospatzen da bere eguna, eta 15 gizon-emakumek hiribildua zeharkatzen dute txistuaren eta danbolinaren doinupean.
Leku zehatzetan gelditu eta salbak tirokatzen dituzte airera. Egun horretan, Arrosarioko Andre Maria ateratzen dute arratsaldean, eta dantzaldia izaten da plazan. Bertsio herrikoiaren arabera, alarde horren Lepantoko batailan dauka jatorria.
Istorio hori Lepantoko Golkoko batailaren garaietatik dator. Juan de Austria jaunaren agindupean, Amandarro baserriko sei anaiak parte hartu zuten, eta haietako hiru borrokan hil ziren. Herriak honako esaera honetan laburtu zituen haien ausardia eta heroikotasuna:
AMANDARRON MUTILLIK EZ,
BAÑO BIZKAYAK PECHURIK EZ
Amandarron, ez omen dago gizonik, baina,
haiei esker, Bizkaian ez dago ZERGARIK”.
Batailan hil ez ziren Amandarroko hiru anaiak Elorriora itzuli ziren.
Kanpazarko mendatea jaitsi eta jaioterria ikusi zutenean, armak airera tirokatzen hasi ziren, pozik zeudela adierazteko eta itzuli egin zirela iragartzeko.
Era berean, badirudi hiribilduan bertan sartu zirenean Arrosarioko Andre Mariaren prozesioa zegoela abian eta euren arkabuzak airera tirokatu zituztela berriro ere Elorrion egoteagatik eskerrak eman nahian.
Dena dela, argi dago salba horiek urteko ohitura bihurtu zirela eta hiribilduko Arrosarioaren prozesioan ezarri zituztela.
Berrio-Otxoa kalea (plazan)


Bizkaiko zaindariak
Ossa Jauregia. Berrio-Otxoa kalea
Otsa edo Ossa Jauregia XVII. mendearen amaieran eraiki zuten. Ossatarrak gipuzkoarren gaineko zaintzaz arduratzen ziren.
Hori dela eta, Ossatarren leinuari Bizkaiko zaindariak esaten zioten, eta halaxe baieztatzen da haien armarriko legendan: "Para voz y centinela de Bizkaia ilustre cosa, se fundó la casa de Ossa, para que siempre estén en vela".
Jauregia Berrio-Otxoa kalean dago kokatuta, eta, bertan, familiaren armarria dago ikusgai.
Leloa, ordea, Gipuzkoako mugakidea den Aldape auzoko Otsabarrena baserriko armarrian baino ez da agertzen.
Erabilera anitzeko gurutzadurak

Bizkaiako gurutzadura gehien dituen hiribildua da Elorrio, 9 guztira.
Horien artean, Kurutziagako gurutzea da ederrenetakoa. Zenbait teoria eta mito daude gurutzeak zergatik dauden azaltzeko. Zure ustez, zein da sinesgarriena?
-
Hirigintzako elementuak ziren, eta errebal/auzoaren hazkuntza non amaitzen zen eta hiribilduko jurisdikzioaren muga non zegoen adierazten zuten.
-
Izurriteak kutsakorrak zirenean, kutsatuta zeudenak ezin ziren gurutzeetatik harago herrira gerturatu.
-
Sorginak sartzea galarazten omen zuten.
-
Hiribildutik irtetean bidaiari ekin baino lehen aitaren egiteko azken lekua ziren.
-
Auzoetako hileta-segizioak bertako gurutzaduraraino jaisten ziren, eta bertan hiribilduko segizioa zuten zain basilikaraino elkarrekin joateko.
Elorrioko gurutzeak:
-
San Juan: San Juan kalean.
-
Kurutziaga: Kurutziaga kalean.
-
Iguria: Iguriarako antzinako bidearen hasieran.
-
Santa Elena: San Jose kalean.
-
Kurutzebarri: San Agustin auzorako bidean.
-
Kurutzondo: Kurutzondo kalean.
-
Ganondo: Montorra kalean.
-
Txanberi: Elgetarako bidearen hasieran.

Marka eta logotipoen jatorria
San Juan Kalea
Goiko-Errota eraikina (Otsagoikoa) Otsatarrena izan zen, eta, bertan, merkatari baten merkataritza-markak daude ikusgai. Haietako batean, bi lehoi agertzen dira, zeinua grabatuta daukan armarria sostengatzen. Bestean, ostera, irudi kimerikoa azaltzen da, zeinu bera heltzen, baina tamaina txikiagoan.
Horixe bera da gaur egungo marka edo logotipoen jatorria. Gaur egun denda den arren, errota zen lehen. Jabeak “marka-armarria” erabiltzen zuen, antza denez, bere produktua besteengandik, lehiakideengandik bereizteko.
Beste merkatari baten marka ere badago plazan, Urkizu Jauregiaren alboko fatxadetako batean. Merkataritza-marka hori XVI. mendekoa da, eta harrian grabatuta dago.
Armarriei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ELORRIOKO ARMARRIAK eta HERALDIKA.


Ibilbide tematiko gehiago ditugu
Bestela, puntu interesgarri guztien mapa jaitsi eta zeure ibilbidea sortu dezakezu

Berrio Otxoa Kalea 1
48320 Elorrio (Bizkaia)
TURISMO BULEGOA
Jarraitu
Informazio gehiago:
Elorrio,
denbora gelditzen den lekua.
Harremanetarako
TEL: 946 820 164 - 688 776 270