IDI-PROBAK
Herri-kirolak antzina-antzinatik egiten dira Euskal Herrian.
Horietako asko, gainera, berton baino ez dira egiten.
Proba hauek modu berezian atondutako plazan egiten dira, probalekuan, hain zuzen ere. Bertan, parte-hartzaileek tamaina handiko harria eraman behar dute, herrestan, aurretiaz zehaztutako denbora-tartean, eta ahalik eta plaza gehien (itzuli edo iltze gehien) eginez.
Modalitate bat baino gehiago, harria herrestan nola eramaten den kontuan hartuta. Bertan, hain zuzen ere, zenbait eratako animaliek tira egiteko daukaten indarra giza indarrarekin bateratzen da. Elorrion, hiribilduan nahiz landa-ingurunean egiten zuten kirol hori. Gaur egun, animalia-demetarako erabiltzen zen antzinako harria dago ikusgai Olaztiko zelaian.
Hiribilduko probaleku zaharra Elizburu kalean dago, eta Bizkaian baimendu zen lehenengoa izan zen. Gaur egun, Elorrioko jaietan (Ferixa Nagusikoak) baino ez dira egiten idi-probak, irailaren hasieran alegia, eta 10 egunez. Probak asteburuetan eta jaietako azken astelehenean egiten dira Eleizalde futbol-zelaiaren ondoan.