Hiribildua

Ezagutu beharreko lekuak

eta beste garai batera bidaiatzeko ibilbideak

JOAN AURRETIK IKUSI BEHAR DITUZUNAK…

NAHIERAKO IBILBIDEAK

IRAGANERA BIDAIA

Elorrioko lehen etxeak, Erdi Aroko dorreak eta defentsarako harresia nolakoak ziren ezagutu itzazu. Elorrioko 1468ko gudu ospetsuaren xehetasunak, eta suteei nola aurre egiten zieten ezagutu. Era berean, hiribilduko ogibide tradizionalak eta ia-ia mila urte dituen eliza ere ezagutuko dituzu. Bidaia zoriontsua egin denboraren makinan!

BERRIO-OTXOAREN ABENTURAK

Bizi itzazu Elorrioko pertsonaia maitatuenetakoaren abenturak. Gaztetan, elizmutil hasi zen, eta munduaren beste aldera bidaiatu zuen bere fedea aditzera emateko. Hain miretsia izan zenez, gaur egun Elorrioko zaindaria eta Bizkaiko baterako zaindaria da, eta bere kalea zein museoa ere baditu. Ezagutu San Balentin Berrio-Otxoa handia.

AZALERATU ZURE ALDE ERROMANTIKOA

Jauregi eta etxetzar deigarrienak eta dotoreenak ezagutzeko ibilbidea. Egin osteratxoa herriko lorategi zoragarrietatik . Garai batean, biztanle ospetsuek eta haien adiskideek jai alaitsuak egiten zituzten bertan. Ez ahaztu kamera, eta bidaia zoriontsua egin Elorrio erromantikoenetik.

KONDAIRAK eta MITOAK

Hona hemen kuriosoentzako ibilbidea.

Elorrioko istorio, pasadizo eta ondoen gordetako sekretu guztien berri izango duzu.

Aurrerapena: Sevillako Giralda ez dago Sevillan bakarrik...

GURUTZEEN BIDAIA

Ibiltzea gustuko baduzu, ibilbide berezi hau egitera animatzen zaitugu. Elorriok gordetzen dituen XVI. mendeko bederatzi gurutzeak ezagutzeko bidaia ezinhobea. Multzoa paregabea da. Hiribilduaren mugak seinaleztatzeko funtzioa zeukan bideetako artea da.

Hirigunearen gertu daudenak soilik bisitatzeko aukera ere, baduzu.

IBILBIDE OSOA

Oraindik ere dudatsu bazaude, ez pentsatu gehiago. Ibilbide honetan, denetarik aurkituko duzu, eta gure lagun Argiñe izango duzu bidelagun. Elorrio ondoen ezagutzen duena denez, dakien guztia azalduko dizu audiogidadun ibilbide honetan.

Elorrioko jarduerak

  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.