ELORRIOKO HERALDIKA

Bizkaiko udalerri guztietatik, Elorrio da armarri heraldiko gehien dituena,

69, hain zuzen ere. Horietatik, 38 hirigunean daude; eta 31,

landa-ingurunean.

Elorrioko armarri gehienek zerikusia daukate udalerriko landa-inguruneetan kokatuta dauden eraikinetako armarrietan ere agertzen diren abizenekin. Bertan, hain zuzen ere, familiaren jatorrizko oinetxea dago kokatuta.

Oinetxeari buruzko datu hori garrantzitsua da, garai hartan adierazi egin nahi zuelako bertako jabeek bazutela euren arbasoen jatorri bizkaitarra eta euren odolaren “garbitasuna” egiaztatzerik (hau da, ez zeukala inolako odolkidetasunik ez mairuekin, ez juduekin, ezta federa itzulitakoekin ere). Gaur egun erabat arrazista izan arren, garai hartan betekizun hori betetzen zutenei kapare-maila soziala esleitzen zieten. Gainera, kapareak zirenez, zerga-salbuespenak lortzen zituzten, eta armarria ere eduki zezaketen, kapare guztiek halakorik ez zuten arren.

Armarri heraldikoak haien jabeen nortasunari, iraganari eta maila sozialari buruzko informaziorako elementuak dira benetan.

 

Haientzat iragan hori erakustea harro egoteko modukoa eta borondatezkoa zenez, armarriak eraikinetako alde ikusgarri eta adierazgarrienetan jartzen zituzten; fatxada nagusiaren erdi-erdian, oro har.

Elorrion bertan 69 armarri heraldiko daudela kontuan hartuta, 3 taldetan sailkatuko ditugu: armarri gotikoak, errenazentistak eta barrokoak.

ZURE ABIZENEN JATORRIA ELORRION DAGOEN EZAGUTU.
 
BALITEKE ARMARRIREN BAT ZURE ARBASOENA IZATEA.

Armarriak interpretatzen ikasi eta haien sekretu guztiak ezagutu.

RECORRIDO HERÁLDICO POR ELORRIO

Armarri gotikoak

XVI. mendera arte iraun zuten, eta oso bakunak dira: oro har, behe-erliebean daude landuta, eta pabilioi bakarra dute. Horrelako adibide gutxi daude Elorrion, eta haien edukiak ez dauka zerikusirik abizenekin: horietako bat Kanpokaleko atarikoa da (antzinako harresiko irteerako atea). Errege-erregina katolikoen lurralde-armarria da. Beste biak Goiko-errotakoak dira, eta merkatari baten merkataritza-markak dituzte.

Armarri errenazentistak

Oraindik ere, apaindurarik gabekoak dira, nahiz eta ohikoagoa izan irtengune handixeagoa edukitzea eta haien egitura edo zatiketa korapilatzen hastea, zenbait pabilioi edo kuartel jartzeko. Horrez gain, haien ingerada edo forma are landuagoak dira.

 

Horrelako armarrien adibidea Esteibarkoa da, eta Esteibar Arauna Jauregiko fatxadan dago kokatuta (Urarka kalean, gaur egungo Maria Bitartekoa ikastetxean), ortura begira. Bestetik, Urkizu dorreko alboko fatxadakoa ere badugu, Berrio-Otxoa kalean kokatuta dagoena.

Armarri Barrokoak

XVII. mendetik aurrera garatu ziren, Elorrioko heraldikaren urrezko garaian. Hiribilduko jauregietako ugarienak eta adierazgarrienak dira, eta, eraikin arranditsu bezain monumentaletan kokatuta daudenez, bertako jabeen oparotasunaren erakusgarri dira.

 

Batez ere, markoko elementuen aberastasuna eta ugaritasuna nabarmentzen dira. Izan ere, erliebe handiz landuta daudenez, itxura monumentala dute: luma-mototsak dituzten kasketak, lanbrekinak (alboetatik erortzen diren akanto-zurtoin kizkurrak), oihal esekiak, leloak, maskaroiak edo lehoiak, umeak, aingeruak, sirenak edo uhandreak izan ohi diren irudi eusleak.

 

Kuartel bakarra eduki dezakete. Halakoetan, jatorrizko oinetxeko armarri primitiboaren erreplika izan daitezke (Arespakotxaga), edo zenbait kuartel dituzten zatiketak erakutsi ditzakete (Arespakotxaga-Andueza edo Arespakotxaga-Azkarraga), familiako adarretan ahaidetutako leinuen abizenak hartzeko.

  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.