FERIXA NAUSIKOAK
Elorrioko jai nagusiak Ferixa Nausikoak dira. Iraileko lehenengo asteburuan hasi, eta 10 egunez luzatzen dira.
EGITARAUA
Lehenengo larunbatean: txupinazoa 20:00etan; eta danborrada, 11:00etan.
Lehenengo igandean: Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, goizez.
Astelehenean: koadrilen bazkaria Aldatsekuan; eta, arratsaldean, “Koadrilen arteko jolasak”.
Ostiralean: idi-proben hasiera, gauero, astelehenera arte.
Bigarren larunbatean: Sukalki Eguna, gisatu-lehiaketa, Aldatsekuan.
Lagun-koadrilak mozorrotuta eta karrozetan doaz. Arratsaldean, karrozen jaitsiera plazaraino eta DJa.
Bigarren igandean: herri-kirolak, bertsolariak eta euskal dantzak.

Jaiaren beraren eta bere izenaren jatorria zein den jakiteko, XVIII. mendera jo behar dugu, 1751ko abuztuaren 27tik irailaren 1era sei egun iraun zuen azoka egin zen-eta.
Hurrengo urtean, berriro ospatu zen jaia, baina igandera arte luzatuta, irailaren 1a igaro osteko igandera arte, alegia. Jaiei izena eman dion nekazaritza eta abeltzaintza azoka egiten da, oraindik ere.