EUSKAL BOLA-JOKOA

Elorrion, hiru txirloko modalitatea jokatzen da, eta, bertan, hiru txirlo bota behar dira bi kiloko bolaz.

Bizkaian, bola-jokoak goraldi handia izan zuen XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX. mendeko lehenengoetan. Garai hartan, auzoek bolatoki bana zuten ia-ia, eta, bertan, pitxerrean edaten ari ziren txakolinaren edo sagardoaren inguruko apustua egiten zuten. Pasaboloaren urrezko urteak izan ziren, eta, bertan, erronka zein apustu ospetsuak egiten ziren Bizkaia eta Kantabriaren artean.

 

Bizkaian erroldatutako hamabost joko-modalitateen bilakaera oso desberdina izan da ezarpen-mailaren, jardueraren eta barruko antolamenduaren arabera. Elorrion, hiru txirloko modalitate arruntean jokatzen dute. Probintzia arteko modalitate federatua da, eta urteko ligako txapelketetan jokatzen da.

 

Jokalariak bi kiloko bola jaurtiko du, biraka, lurraren arrasetik, eta, irteerako oholean talka egin ondoren, irristaketa-pista zeharkatuko du kale-eremuan erori gabe. Bertan, hiru txirloak botatzea izango da azken helburua. Txirlo batekin beste txirlo bat botatzea ere balekoa izango da.

 

Bizkaiko ekialdean jokatzen da Elorriotik Ondarroaraino; eta, Gipuzkoan, Deba ibaiko arro osoan. Hogeita bat zentimetroko luzera duten hiru txirloei honelaxe esaten zaie: eskua, zila edo erdikoa eta guena. Irristaketa-pistak hemeretzi metro inguru ditu, eta metro oso bateko distantzia utzi behar da txirloen artean.


Elorrioko bolatokiak Argiñeta eta San Lorentzo landa-auzoetan daude, eta auzo horietako jaietan jokatzen dute. Argiñetakoak abuztuko lehenengo asteburuan egiten dira; eta San Lorentzokoak, abuztuaren 10ean, hau da, izar-euriaren edo perseida-euriaren egunean.

HERRI-KIROL GEHIAGO EZAGUTU
MODALITATE GUZTIAK EZAGUTU
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.