ETXEBARRIKO SAN AGUSTIN

San Agustin landa-ingurunean dago kokatuta

eta 1053an eraiki zuten.

Jatorrizko eliza 1053an eraiki zuten Tabirako konde-kondesek, hau da, Munio Sánchez jaunak eta Leguncia andreak. XV. mendearen amaieran, ordea, berreraiki eta handiagotu egin zuten. Gaur egungo eliza euskal estilo gotikokoa da, habearte bakarra dauka eta ojiba-nerbiodun gangak ditu. Hona hemen barrualdearen neurriak: 40,8 metroko luzera, 10,85 metroko zabalera eta 11,60 metroko altuera.

 

Aldare nagusiko erretaula plateresko aratzekoa da (baliteke Bizkaiko baliotsuena izatea bere generoan), eta lau gorputz dauzka: behekoan, lau ebanjelistak daude, eta, beste hiruretan, Jesukristoren bizitzako zenbait pasarte irudikatzen dira. Azkenekoan, Kristo gurutzatua agertzen da, eta bi Mariak ditu albo banatan. Erdiko hobian, ordea, XIV. mendeko San Agustinen irudia dago ikusgai.

Kanpoaldean, Santa Marinaren eta Tourseko San Martinen omenezko ojiba-kaperan, sortzaileen gorpu momifikatuen hilobiak daude. Elizaren inguruan, 32 zutabe monolitikorekin eutsitako arkupea dago, eta, ekialdera begira, 1740an eraikitako kanpandorre barrokoa. Elizaren ondoan, XIV. mendean eraikitako eta XVI. mendean berreraikitako apaizetxea dago. Den-dena Monumentu Multzo Historiko Artistikoa da.

Garai hartan modan zegoen estilo artistikoa gotiko berantiarra zenez, Kurutziagako gurutzea estilo horretakoa da, baita basilikako lanen hasiera ere, bertako portadetan antzematen den bezala. Halaber, une berekoa da San Agustin parrokiaren zati handiena, eta estilo horretako arkitektura zibileko lekukotasunen bat ere badugu.

ETXEBARRIKO SAN AGUSTINI BURUZ GEHIAGO JAKIN
San Agustín de Etxebarria
BIDAIA EZAZU ELORRIOKO HISTORIAN ZEHAR
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.