ESKUPILOTA

Erremintarik gabe jokatzen da, larruzko pilotari zuzenean ematen zaiolako esparatrapuz eta oihalez babestutako eskuaz.

Eskupilota kirol unibertsala da, eta Euskadin tradizioa da kirol hori egitea. Euskal herritarren meritu handiena izan da jokoa euren ezaugarrietara egokitu izana, aldaketa ugari egin dituztelako eta jokorako modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituztelako. Elorrion, eskupilotaren modalitatea jokatzen da.

Oro har, bi jokalarik edo bina jokalariko bi taldek parte hartzen dute. Talde bakoitzak bere kolorea izan ohi du, gorria edo urdina. Jokoari dagokionez, jokalariek pilota "frontisa" izeneko hormaren kontra jaurtitzen dute txandaka, harik eta tantoa lortu arte. Jokoa bera pilotalekua izeneko kantxan garatzen da. Elorrion, herriko plazan bertan dago pilotalekua. Zatoz eta bisitatu.

 

Kirolak hiribilduan izan duen tradizioa hain handia izan denez, 1960. urtean kale berean (Errekakalean) jaio eta bizi izan ziren 3 txapeldun izan zituen Elorriok, kategoria desberdinetan: Hilario Azkarate, Felipe Lejarazu eta Jose Antonio Álvarez.

Elorrioko jai nagusietan (Ferixa Nagusikoak) eta Berrio-Otxoaren Egunean (uztailaren 4an) miretsi ahal izango duzu ikuskizun hau.

HERRI-KIROL GEHIAGO EZAGUTU
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.