ELVIRA IÑURRIETA AZKARRAGA

Elorrioko emagin honek 2.400 umeri baino gehiagori

lagundu zien jaiotzen.

1895ean jaio zen Bartzelonan, bere familia bertan bizi baitzen, lana dela-eta. Espainiako geografiako zenbait lekutan egon ondoren, Donostiara ezkondu zen. Hiri horretan, emagin-bokazioa sortu zitzaion mediku bati erditze batean lagundu zionean. Medikuak, gainera, Elviraren jarrera eta trebetasuna laudatu zituen.

 

Lantzean behin, beste familia batzuek ere eskatzen zituzten bere zerbitzuak, erdi-urrenak artatzen zituen medikuari lagundu ziezaion. Horrela, bere “ogibidea” garatzeko ezinbestekoak ziren jakintzak bereganatu zituen.

 

Gerra Zibilaren hasieran, familia Elorriora joan zen, bere amaren jaioterrira, alegia. Elorrion, berehala jakin zuten emagin aditua zela, eta guztien esanetan eraginkorra bezain maitekorra zen zerbitzua eskaintzen hasi zen. Bere arduraldiaren ondorioz uste baino harago joan zenez, askotan neskame-lanak ere egiten zituen, edo etxera joan gabe ematen zituen zenbait egun, erditu osteko zailtasunengatik ama artatu behar zuelako, “saskitxoa” jaioberria janzteko arropaz bete behar zuelako edo ezbeharren batengatik umeren bat bataiatu behar zuelako.

 

Elorrion, gutxi gorabehera 2.400 umeri lagundu zien jaiotzen. Bitxikeria moduan aipatu behar dugu artatu zuen lehenengo erditzean jaiotako neskatoari Ignacia izena jarri ziotela; eta azken erditzean jaiotako mutilari, Ignacio.

 

1976ko ekainaren 27an, merezitako omenaldia eskaini zion Elorrioko herriak. “Emagina” hunkitu egin zen, eta malko bat edo beste bota zuen. Lau urte geroago hil zen, 85 urte zituela.

BAZENEKIN...?
Elorrion emakume-izena eduki zuen lehenengo kalea Elvira Iñurrieta kalea izan zen.
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.