
Ongi etorri
GURE KULTURARA

MÚSICA
MUSIKA
Musikaire: doako kultura kalean, mundu guztiak gozatu dezan. Zeuk ere bai.
Udak kulturarako eszenatoki pribilegiatu bihurtu zuen kalea. Halaxe sortu zen Musikaire, EZOHIKO JAIALDIA.
Programazioa interes eta kalitate handiko era guztietako ekitaldien mazedonia da. Bertan, estilo, diziplina eta jatorri ugari nahasten dira, eta aire zabalean dastatzen da (gauekotasunez eta sabelkeriaz), Elorrioko hiribilduak eskaintzen dituen eszenatoki zoragarrietan.
EUSKARA
Jatorri ezezaguneko hizkuntza.
Gaur egun, oraindik ere, argitu gabeko enigma linguistiko eta historikoa da euskararena. Euskara, euskaldunon hizkuntza, sailkaezina da, ez dauka erro ezagunik, ezin da inongo talde semantikotan sartu eta, ez dauka antzeko ezaugarririk beste hizkuntzekin.
EUSKALKIAK
Gainera, euskarak badu beste berezitasunik, lurralde txikiko hizkuntza izan arren sei euskalki dituelako: bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera, zuberera eta nafar-lapurtera. Halaber, euskalki bakoitzaren barruan, alde handiak daude herri bateko eta besteko euskararen artean. Elorrioko euskara bizkaiera den arren, Elorrioko euskarak (Elorrixoko berbetiek) bere esaera zaharrak eta hitzak ere baditu euskalki horren barruan.
EUSKARA BATUA
Hainbat euskalki eta azpieuskalki daudela kontuan hartuta, euskara batua sortzeko erabakia hartu zen, guztiontzako erreferentzia-puntua, alegia.
Euskara da Elorrioko beste ondareetakoa bat, baina Elorriokoa ez ezik, euskaldun guztiona ere bada. Izan ere, gure ezaugarri kultural nabariena da, eta belaunaldiz belaunaldi eutsi diogu.

DANTZA
Euskal dantza tradizionalak, breakdancea... Elorrion, era guztietako dantzarientzako lekua dago.
EUSKAL DANTZAK
Euskal dantzak euskal kulturaren eta euskal folklorearen osagai garrantzitsua dira. Herri bakoitzak bere dantza bereizgarria izan ohi du, jai nagusietan dantzatzen dena, batik bat. Batzuk oso antzinakoak direnez, noiz sortu ziren ere ez dakigu. Beste batzuk, ordea, dantza zaharren birsorkuntza modernoak dira gutxi gorabehera, eta beste batzuk, berriz, herri-oinarri duten koreografia berriak.
Elorrion, euskal dantza tipikoak ikusi ahal izango dituzu Euskal Jaian (apirilean).
AKADANTZ
AKAdantz sailkapen-lehiaketa da, eta tokiko hiri-dantza sustatzea dauka helburu. 3 irabazleek irismen europarra daukan Bilboko BREAKONSTAGEN dantzatzen dute.
Hiri-dantzen erakustaldi-lehiaketa da (funkya, housea, urban dancea, hip-hopa, breakdancea, lockinga, poppinga...), Arriola antzokian egiten da eta gazteei nahiz amateur kategoriako dantzariei zuzenduta dago, gehienbat.

KIROL TRADIZIONALAK
Eskupilota, idi-probak, landa-inguruneko bola-jokoa…
Elorrion, euskal kirolei eta tradizioei eusten diegu.
![]() | ![]() | ![]() |
---|

Berrio Otxoa Kalea 1
48320 Elorrio (Bizkaia)
Harremanetarako
TURISMO BULEGOA
Jarraitu
TEL: 946 820 164 - 688 776 270
E-POSTA: turismoa@elorrio.eus
Informazio gehiago:
Elorrio,
denbora gelditzen den lekua.