Ongi etorri
GURE SUKALDERA
LA HERÁDICA EN ELORRIO

Pintxoak
Miniaturan egindako gutizia gastronomiko hau oso ezaguna da nazioartean.
Euskal pintxo onenak non dauden esango dizugu.

Buzkantza
Buzkantz Jaia.
Abenduko zubian, jai gastronomiko paregabea egiten da Elorrion.
Odolostea gustuko dutenentzako paradisua da.

Gozokiak
Freskoak dira, eta produktu natural onenez eginda daude. Halakoxeak dira Elorrioko lekaimeen lantegi txikitik irteten diren tarta gozoak. Ez daramate ez kontserbatzailerik ez legamiarik.
Gainera, irabiagailurik ere ez darabilte!
Piknika
Elorrio inguruan, 7 piknik gune daude, atseden hartzeko eta gastronomiaz gozatzeko.
Horietako batzuetan, baseliza zoragarriak eta zuhaitzetatik zintzilik dauden zabuak aurkituko dituzu. Ezagutu itzazu bazter magiko horiek.

Jan ezazu Berrio-Otxoa

Errekakaleko Pello gozotegian, Elorrioko pertsona ospetsuenaren omenezko gozokiak aurkituko dituzu: San Balentin Berrio-Otxoa. Ezinbestean dastatu behar dituzu!

100%
Basque
Leaniz okindegiak ohiko euskal produktuak eskainiko dizkizu; esate baterako, baserriko ogia eta euskal opila. San Lorentzo auzoko Leanizbarrutia (Leaniz) baserrira hurbildu.
Gazta
Euskal Herriko paraje zoragarrienetakoan, egunbeteko artzaina izango zara. Harrik, border collierrak, zelai artean artaldea nola gidatzen duen ikusi ahal izango duzu, transhumantziako bideetatik osteratxoa egiten duzun bitartean. Horrez gain, ardiak jezteko eta euren zaintzari buruzko informazio gehiago lortzeko aukera ere izango duzu.
Nola ez! Idiazabal gazta ospetsua ere dastatuko duzu, Urkiolako Parke Naturaleko edertasun lasaian.


Gatzatua
Jarduera ezin hobea da, artzaintzarako hastapen-saioa osatzeko. Patxiren ardiak jetzi ostean, esnea esterilizatu eta latxa ardien esnearen zapore eta egiazkotasun guztiari eusten dioten gatzatu zoragarriak egin ahal izango dituzu.
Amaitzeko, paisaia liluragarrienean dastatuko dituzu.
Txakolina
Elizalde familia-upategia da, eta Mendraka txakolina ekoizten du, hau da, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako preziatuenetakoa, eta Elorrion egindako txakolin bakarra.
Ordubete eta erdian, gutxi gorabehera, txakolingintzaren sekretu guztiak ezagutuko jakingo duzu, upategia nahiz mahastia bisitatuko dituzu eta, bisitaldiaren amaieran, Mendraka txakolina dastatuko duzu, zenbait pintxo jan bitartean.
Bien bitartean, Urkiolako Parke Naturaleko ikusmirak eta bertako gailur ospetsuena miretsi ahal izango dituzu, Anboto, alegia.
