EGUN ERDI ELORRION

Nora eta Paularekin

Noizean behin, oso gustuko dugu mediterraneoko berotasunetik ihes egin, eta iparraldera, paisaia berdeetara eta freskotasunera igotzea. Astebururako helmuga nagusia Bilbo bazen ere, Bizkaiko barrualdeko herri xarmangarri bat bisitatzea ere erabaki genuen, mendietara eta euskal landa-ingurunera gehiago hurbildu nahian.

Besaide Mendia

Lehenengo geldialdia Besaide mendian egin genuen. Ez gara batere mendizaleak, baina interneten ikusi genuenez bidea ez zen oso zaila. Gainera, oso erakargarria ere bazen, Euskadiko 3 probintziek bat egiten duteneko gune zehatzean egoteko aukera eskaintzen zigun eta. Bestetik, gailurrean bertan artista japoniar baten monumentua ere bazegoela jakin genuen, eta oso bitxia zela iruditu zitzaigun.

Honako edozein ibilbide aukeratu ahal izango duzue Besaidera iristeko.

 

Iritsi ginenean, isil-isilik, harri eta zur, liluratuta... geratu ginen biok. Dena zen perfektua: iparraldean gutxitan ikusten diren zeru urdin horietakoa, eta aho bete hortz utzi gintuen paisaia. Une horretan, denbora gelditu egin zen guretzat. Argazki hau Norak atera zidan. Ipotxa ematen dut monumentu handi horren aldean, ezta?

Berrio Otxoa Ibilbidea

Besaide mendiko gailurretik, hiribildura joan ginen. Aukeran genituen ibilbide tematiko guztien artean, San Balentin Berrio-Otxoaren abenturak hautatu genuen.

Guretzat benetan harrigarria izan zen Sortzez Garbiaren Basilikan egindako geldialdia. Ezohiko eliza da, Berrio-Otxoaren omenezko mausoleo-aldareak elizaren estiloa hausten duelako erabat.

 

Gure aurpegiei erreparatuz gero, argi dago oso gogoko izan genuela... Elizaren tamaina eta urre-koloreko aldare handia harrigarriak dira benetan. Dena dela, euro bat ordaindu beharra dago argiak piztu daitezen…

"Ipaparraldeko freskotasunaren bila joan ginen baina hori bainao askoz gehaigo aurkitu genuen"

NORA RUÍZ

EZAGUTU ITZAZU BESTE ISTORIO BATZUK
24 ordu ELORRION
48 ordu ELORRION

Barrio Mendraka

Elorrioko landa-ingurunea ikusteko, Mendraka auzoan barruratu ginen. Erraz-erraz iritsi ginen autoz, eta oso egokia da piknika egiteko. Mendrakako piknik gunean, eramateko prestatu zizkiguten pintxoak jan genituen indarberritzeko, eta tarte ezin dibertigarriagoa igaro genuen gaztetu egiten zaituen zabuan.

Denboran atze-atzera egin genuenez, bazirudien zabuan lehen aldiz zebiltzan bi neskatxa ginela. Egia esan, ez dakigu 5 urte kenduko dizkigun, kondairak dioen legez, baina adrenalina apur bat askatu genuen, eta, oraindik ere, barre-algaraka hasten gara gogoratzen dugun bakoitzean.

Ikusi bideoa

  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.