ODOLOSTE EGUNA
Euskadiko eta inguruko odoloste onena dastatzera etorri!
ELORRIOKO BUZKANTZA
Elorrion, buzkantza esaten diote barazkiz egindako odolosteari. Horretarako, animaliaren heste lodia betetzen dutenez, tamaina eta pisu handikoa da benetan. Odoloste hori etxerako eta auzoko baserrietara opari moduan eramateko egiten zen, eta, aldi berean, bertan, etxean egindakoa ematen zieten opari. Trontzotan frijituta jan ohi da.
Abenduaren 9an, BUZKANTZ LEHIAKETA egiten da Elorrion. Bertara hurbilduz gero, epaimahaiak aukeratutako lau odoloste onenak dastatu eta onena hautatzeko botoa eman ahal izango duzu.
Horrez gain, Elorrioko sozietate gastronomikoak edo txokoak barrutik ezagutzeko aukera ere izango duzu. Urtearen gaineratikoan, bazkideek eta euren laguntzaileek baino ez dute bertan sartzerik. Hori dela eta, zorte oneko batzuk bakarrik esan dezakete leku bitxi horietan egon direla. Ez galdu aukera hori!
Egitaraua
BUZKANTZ LEHIAKETA
Abenduak 6: Odoloste txapelketa. Herri dastaketa.
Epaimahaiaren saria: buzkantz onena eta hiru finalistak aukeratuko dituzte. Dastaketa azaroaren 21an, Gazetako Lagunarte elkartean ospatuko da. Aurten, 10 harategik hartuko dute parte.
Herri-epaimahaiaren saria: lau buzkantz finalistak dastatzeko aukera izango duzu (epaimahai profesionalak hautatutakoak) Elorrioko lau sozietate gastronomikoetan (odoloste bat sozietate bakoitzean). Halaber, zeure botoaren bidez ere aukeratu ahal izango duzu onena.
Dastaketan parte hartu ahal izateko tiketak turismo bulegoan salduko dira egunean bertan (10:00 / 13:00).
Dena dela, gehiago ere badago. Gainera, buzkantz-pintxoen ibilbidea ere egiten da, eta bertan parte hartu ahal izango duzu. Abenduko zubia nola datorren kontuan hartuta, PINTXO BIRA lau egun ere iraun dezake.
PINTXO BIRA
ABENDUAK 6 arratsaldez, 7 goizez eta arratsaldez, 8 goizez: buzkantz-pintxoen ibilbidea. Aurten, Elorrioko 16 taberna eta jatetxek parte hartuko dute. Haien proposamenak "Poteo"aren ordutegian eskainiko dituzte, goizez eta arratsaldez. Ezetz denak dastatu! On egin!
EKOIZLE ETA ARTISAUEN AZOKA
ABENDUAK 8 goizean, plazako pilotalekuan ospatuko da.
ELORRIOKO HARATEGIAK
Abenduko zubian etortzerik ez baduzu, ez kezkatu. Baduzu Elorrioko buzkantza eramaterik eta etxean dastatzerik. Honako bi harategi hauetan duzu salgai:
Patxi Aramberri harategia
Berrio-Otxoa 37 - 946 820 286
Anduetxa z.g. - 946 820 143
Merkataritzako ordutegia. Larunbat arratsalde eta igandeetan, itxita.
Ekainetik irailera, arratsaldeetan itxita.
Akebaso harategia
Kanpokalea 2 - 946 820 083
Merkataritzako ordutegia. Larunbat arratsalde eta igandeetan, itxita.
Ekainetik irailera, arratsaldeetan itxita.
¿BA AL ZENEKIEN...?
Elorrioko buzkatzaren tamaina handiari buruzko esaera bat dago
"Elorrioko buzkantza zazpi libra eta bost ontza (3,5kg)"
"La morcilla de Elorrio siete libras y cinco onzas (3,5 kg)"

Berrio Otxoa Kalea 1
48320 Elorrio (Bizkaia)
Harremanetarako
TURISMO BULEGOA
Jarraitu
TEL: 946 820 164 - 688 776 270
E-POSTA: turismoa@elorrio.eus
Informazio gehiago:
Elorrio,
denbora gelditzen den lekua.