BESAIDE MENDIA

Euskadiko 3 probintziek bat egiten puntu zehatzera igo. Bista zoragarriak eta oso monumentu bitxia miretsi ahal izango dituzu.

Besaide edo Betsaide mendi txikia da, eta Udalaitz (edo Udalatx) eta Anboto artean dago, itsas mailatik 564 metroko altitudean. Oso leku berezia da, Euskadi osatzen duten hiru probintziek puntu horretan bat egiten dutelako. Euskadiko hiru lurraldeak, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituen harria aurkituko duzu bertan.

 

Topagune horretan, hain justu ere, Mendigoizale Desagertuaren Monumentua eraiki dute. Pueyo arkitektoak egin zuen 50eko hamarkadan, Euskal Herriko Mendi Elkartearen enkarguz. Metro gutxira, eskaileretan behera, 1990eko beste monumentu bat ere badago ikusgai, Yoshin Ogata artista japoniarrarena, alegia.

Besaide mendiak Arrazolako bailara ixten du, eta, mendipean, kobre-meategiak ustiatu izan dira Arrasateko Santa Ageda auzoa zeharkatzen duen Deba ibaiaren aldetik.

IBILBIDEA ELORRIOTIK

Txangoa Elorrioko saihesbidearen goiko biribilgunean hasten da (industrialdeetarako irteera). Bertan, zementuzko mendi-bidea dago (Besaiderako seinalea), eta, hurbilketa luzean, Memaiaranzko (0h 55') saihesbidera iristen da. Gero, bidegurutzeraino jaisten da, eta, bertan, GR-123 ibilbide luzearekin eta Udalatxera igotzeko ibilbidearekin (1h 05') bat egiten du.

Mendi-bide nagusitik jarraituz gero, Besaideko iturrira helduko gara berehala. Zenbait metro aurrerago, ezkerreko bidea hartu, eta gailurreraino nahiz monumenturaino igoko gara (1h 20').

IBILBIDEA KANPAZARTIK

Errepidearen beste aldean, Kanpazarko atsedenlekuaren aurrean, lurrezko mendi-bidea hasten da, bertako seinalea egurrezko baliza bat da, Betsaiderantz doana.

GR-121 ibilbide luzeko markak jarraituz gero, Udalatx mendiko magalak zeharkatzen dituen osteratxo eroso honi emango diogu hasiera. Bertan, hain zuzen ere, eremu zabalak, pagadi zoragarriak eta alertze-sailak miretsi ahal izango ditugu, tarteka. Ordubete eskasean, artadi itxiak estalitako muinoko oinaldera iritsiko gara. Bertako gailurrean, Santa Luzia baseliza dago, tenplura atxikitako aterpe irekiarekin. Harrian landutako Andre Mariaren irudia atearen gaineko horma-hobian dago.

Handik metro gutxira, mendiko postontzi txikia dago. Bertatik, Elorrioko udalerriko eta inguruko bista zoragarriez gozatu ahal izango dugu. Mendi-bidetik jarraituz gero, bidegurutzera helduko gara, eta Besaideko gailurrera iristeko norantz egin behar dugun adieraziko digu.

IBILBIDEA ARRAZOLATIK

Oso txango egokia da familiarekin joateko eta gazteenek Besaidera igotzeko.

Ibilbidearen hasieran, aparkalekua eta piknik gune estalia daude. Ordubeteko igoera da, erraza bezain irisgarria.

San Roke santutxo-baseliza herri-barrokoaren ondotik igaroko gara (XVII.-XVIII. mendeak). Bertan, gainera, 1904ko otsailaren 1ean irekitako trenbidearen aztarnak ikusi ahal izango ditugu. El Topetik (lehengo geltokiaren izena) Apatamonasteriora zioan meatzaritzako trenbide estuko trena zen, eta, bertan, Durango-Elorrioko trenarekin zeukan lotunea. 1925. urtera arte, Arrazolako meategietatik erauzitako burdin mea, beruna eta kobrea garraiatu zituen; eta, 1950ean zerbitzua eten zuen arte, baita bidaiariak eta egurra ere. "Aurrera" zen lurrunezko tren-makinaren izena.

Ibilbide honi buruzko informazio gehiago >

SENSERISMOA 
LANDA INGURUNETIK
ELORRIOKO LANDA INGURUNEA
IBILBIDEA
ELORRIOKO JATORRIETATIK
Elorrio GARAIA
ARRAZOLAKO BIDE BERDEA
ArrazolaKO BIDE BERDEA
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.

BESAIDEKO MONUMENTUA