BATAILA HANDIA

1356an, Elorriok sortze-gutuna lortu zuen udal-hiribildu moduan, Bizkaiko jaun On Tello infantearen eskutik.

Foru haien helburua bikoitza zen: batetik, jaurerria Gipuzkoako bandokideen etengabeko erasoetatik defendatzea; eta, bestetik, landa-inguruneko jauntxoen botereari aurre egiteko moduko udal-boterea ezartzea.

 

Mende bat geroago, Elorrioko bataila gertatu zen, 1468ko otsailaren 21ean, bandokideen arteko gudaren esparruan.

 

Elorrioko batailan, oinaztarren bandoko Ibarratarrak eta ganboatarren bandoko Marzanatarrak borrokatu ziren. Ibarratarren alboan, Muxika, Butroi, Arteaga, Salazar eta Zarateko etxeak borrokatu ziren. Marzanatarren lidergopeko bandoan, ordea, Avendañotarren etxeak, haien aliatuak ziren Sancho eta Luis de Velasco, Saliñas zein Haroko kondeak, Juan de Briviesca eta Santillanako markesari kontratatutako 300 mertzenario gaztelarrak zeuden.

 

Borroka hori Erdi Aroko bataila handienetakoa da. Lope García de Salazar historialariak Bien Andanzas e Fortunas lanean idatzi zuen bezala, bertan milaka gerlarik parte hartu zuten. Era berean, artilleria elementu suntsitzaile moduan erabili zuten lehenengo batailetakoa ere izan zen, ordura arte haren eraginkortasuna oso urria zen-eta. Izan ere, benetako kalteak baino zarata handiagoa egiten zuen. Durangaldea, Bizkaiko Jaurerriaren gaineratikoa bezala, bataila horietako ohiko eszenatokietakoa izan zen.

 

Elorrioko gatazka odoltsu bezain krudel hartan, ganboatarren bandoko Marzana etxeko gizonak eta haien aliatuak izan ziren garaile eztabaidaezinak. Gainera, Elorrioko hiribilduko barruko aldeko bizilagunen babesa ere jaso zuten. Salazartarrek ere parte hartu zuten bertan, baina oinaztarren bandoan. Bizkaiko kronikariaren esanetan, Salazar, Butroi eta Muxika oinetxeetako milaka gizon hil ziren bertan, eta, haien artean, García de Salazarren hiru seme zeuden.

ELORRIORI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO IBILBIDE HONETAN
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.