ARTISAU-TARTAK ETA MOSTATXOIAK

Santa Ana komentuko hormen barruan, lantegi magikoa dago; bertan, tarta ezin naturalagoak prestatzen dituzte lekaime domingotarrek.

Brodatuak alde batera utzi zituztenean eta oiloak zaintzeko eta arrautzak saltzeko erabakia hartu zutenean hasi zen guztia. Azkenean, pentsua garestitu zenean, gozokiak egitea proposatu zieten, eta halaxe ekin zioten lanari.

 

Hiru hamarkada baino gehiago ahosabaiak gozatzen egon ondoren, era guztietako tartak egiten dituzte: sacher-tarta, limoizkoa, oihan beltza, moka, milorria… Hamabost tarta mota egiten dituzte, eta, haien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: milorria, San Markos edo 'aitona' (milorria, hostorea, bizkotxoa, esne-gaina eta krema ditu osagai), baita ijito-besoa, pastak eta mostatxoiak ere. Eskari handienetakoa San Markos tartak omen du, baina hain gozoegia ez den bertsioa ere badute, Berrio-Otxoa tarta, alegia. 

 

Enkargupean lan egiten badute ere, egunero mostatxoien paketeak dituzte salgai, Bizkaiko bizkotxo-antzeko pasta tipikoak. Dozena erdiko pakete bakoitzaren prezioa sei euro ingurukoa da.

 

Tartak egunero eta agindupean egiten dituzte, ez daramatelako inolako kontserbatzailerik. Era berean, ez darabilte ez irabiagailurik ez legamiarik. Gainera, berehala prestatzen dituzte, urteak eta urteak daramatzatelako oratzen. Euren gutizia ezin gozoagoak jateko orduan gozozaleen ahoz ahoko publizitatea baino ez dute lekaimeek. Sor Inesen esanetan, den-dena maitasunez eta eskuz egitea da sekretua.

 

Elorrioko lekaimeak erreduren eta larruazaleko infekzioen aurkako ukenduagatik ere badira oso ezagunak. Euren adinekoek herentzian utzitako formula da, eta oliba-olioa, argizari birjina eta huntz-hostoak nahasten dituzte bertan.

 

Erremedio santua!

GASTRONOMIA
EUSKAL GASTRONOMIA
BERRIO OTXOA
MUSEOA BISITATU
BERRIO OTXOA MUSEOA
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.