1/3

ANTZINAKO OGIBIDEEN AZOKA

Antzinako hogei bat ogibideren erakustaldiak ikusi ahal izango dituzu. Ezin duzu Erdi Arora egindako itzulera hau galdu!

Bi urterik behin egiten da, ekainean, urte bakoitietan, San Agustin auzoko elizaren ondoan, Olazar Auzo Elkarteak antolatuta. Tresnak, ukenduak edo janaria egiteko orduan gure arbasoek erabiltzen zituzten teknikak jakitera ematea da helburua.

 

Jarduera nagusiak antzinako ogibideak erakustea du helburu: errementaritza, eltzegintza, okintza, oihalgintza, hargintza, xaboigintza, papergintza...

Era berean, honako arlo hauetako tailerrak ere egiten dira: zurgintza, okintza, xaboigintza, trapuzko panpinak edo Erdi Aroko banderak. Gainera, antzerkiak eta txotxongiloak ere egoten dira, baita arku-tiroko nahiz esgrimako erakustaldiak ere.

 

Esate baterako, gazta nola egiten den edo zaldiei ferrak nola jartzen zaizkien ikasi ahal izango duzu.

ELORRIOKO AZOKA ETA JAI GUZTIAK EZAGUTU
Fiestas de Elorrio
  • YouTube - Black Circle
  • Facebook - Black Circle

Berrio Otxoa Kalea  15 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   

E-POSTA: info@elorrioturismo.eus  

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.