El Talgo
El Talgo

Describe tu imagen

Cinturón de Hierro
Cinturón de Hierro

Describe tu imagen

El Talgo
El Talgo

Describe tu imagen

1/2

ALEJANDRO GOIKOETXEA OMAR

Burdin Hesiko traidorea eta Talgoaren diseinugileetakoa.

1895eko martxoaren 23an jaio zen Elorrion. Burdin Hesiaren eraikuntzako zuzendaria izan zen. Burdin Hesi hori defentsa gotortua zen, eta Bilbo inguruko mendiak zeharkatzen zituen, Espainiako Gerra Zibilean gudaroste frankistek aurrera egin zutenean babestuta egon zedin.

 

1937. urtean, ihes egin zuen, beste bandora joan zen eta oso agiri garrantzitsuak eraman zituen berarekin: itxuraz trinkoak ziren bunkerren, posizioen eta lubakien plano zehatzak, zehaztasun zorrotzez markatutakoak euskal ingeniariak egin zituen krokisetan. Francoren armadaranzko lerroak gurutzatu zitueneko egunean, Espainiako defentsa-obra handienetakoaren giltza zeraman besapean: Bilboko defentsa zen Burdin Hesia. Horri guztiorri esker, hesia hautsi ahal izan zuten 1937ko ekainaren 12an, eta, zenbait egun geroago, gudaroste frankistak sartu ziren Bizkaiko hiriburuan.

TALGOA

1938an, Talgo izeneko trena diseinatzen eta prestatzen hasi ziren (izen hori akronimoa zen: Tren Articulado Ligero Goicoechea-Oriol, hau da, Goicoechea-Oriol Tren Artikulatu Arina), eta 1941. urtean jarri zuten abian. Talgo 0, Talgo I eta Talgo II trenen diseinuan eta eraikuntzan parte hartu zuen. Lehenengo biak prototipoak baino ez ziren izan. Talgo II trenak, ordea, modu komertzialean zirkulatu zuen urte askotan, eta, enpresa nahiz tren moduan, Talgoen sagak bere horretan dirau gaur egun.

Ingeniari berritzailea izan zen bere sasoian. Luzaroan lan egin zuen La Roblako trenean, eta bere ideiek trenen pisua arintzea zeukaten helburu, kontsumoa murrizteko eta abiadura areagotzeko. Gaur egun, salgaien edukiontzi bidezko garraioa edo abiadura handiko tren arinak bat datoz arintzeko ideia horrekin. Talgoak aurrera egin zuen arren eta bere proiektu ezagunena den arren, bururatu zitzaizkion beste ideia iraultzaile batzuek ez zuten aurrera egin zenbait arrazoirengatik; esate baterako, Kanaria Handiko Tren Egituratua edo Gibraltarko itsasartea gurutzatzeko ideiak.

Madrilen hil zen 1984ko urtarrilaren 30ean, 89 urte zituela.

Berrio Otxoa Kalea  1 

48320 Elorrio (Bizkaia) 

Harremanetarako

TURISMO BULEGOA

Jarraitu

TEL: 946 820 164   - 688 776 270

E-POSTA: turismoa@elorrio.eus

Informazio gehiago:

Elorrio,

denbora gelditzen den lekua.

  • YouTube
  • Facebook
  • Instagram